Industria kimikoan istripu larriak prebenitzeari buruz hitz egiten denean, ohikoa da produktu gisa biltegiratutako substantzia arriskutsuetan, industria-instalazio handietan edo suteak, leherketak edo ihes toxikoak bezalako egoeretan pentsatzea. Hala ere, bada kontuan hartu beharreko beste errealitate bat: hondakin arriskutsuak istripu larrien araudiaren lotuta egon daitezke.
Gai hori Alexander López Urionabarrenechea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen saileko irakasleak jorratu zuen “Istripu kimikoak eta industria-segurtasuna: jakin beharko genukeena” udako ikastaroan, 2026ko uztailaren 15ean.
Bere ponentzia argi eta garbi azaldu zuen nola azpiproduktuak, lohiak, disolbatzaile agortuak edo ekoizpen-prozesuetan sortutako hondakin kimikoak ez direla industria-segurtasuneko kontroletatik kanpoko kategoria. Hondakin horiek Europako CLP Erregelamenduak eta ingurumen-legeriak (HP kodeen bidez identifikatuak, HP1 substantzia leherkorretatik HP14 ekotoxikoetara edo HP15 propietate atzeratuetara) ezarritako berezko arriskugarritasun-propietateak badituzte, fabrika-barrutian aldi baterako metatzea zuzenean zenbatzen da instalazioaren inbentario orokorrean.
Ponenteak azpimarratu zuenez, aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuen guztizko kopuruak Istripu Handiei buruzko Errege Dekretuan ezarritako atalase kuantitatiboak gainditzen baditu, kokaleku osoa, eta ez hondakinen biltegia bakarrik, Seveso establezimendu baten legezko eskakizunen mende geratzen da automatikoki, horrek dakartzan dokumentu-, antolaketa- eta ikuskapen-betebehar guztiekin.
Gaia bereziki garrantzitsua da hondakin arriskutsuak ekoizten eta kudeatzen dituzten enpresentzat: nola zehaztu hondakin bat Seveso araudiaren eraginpean gera daite, hondakinak eta substantzia kimikoak sailkatzeko erabiltzen diren sistemek irizpide berberak erabiltzen ez dituztenean.
Hondakin arriskutsu bat ere, sar daiteke Seveso eremuan
Istripu larrien araudia ez dela produktu kimiko komertzialetara mugatzen, argi eduki behar den lehen alderdia da.
Legeriak hondakin diren materia arriskutsu jakin batzuk ere jasotzen ditu. Horregatik, hondakin arriskutsuak ekoizten dituen enpresa batek edo hondakin horiek biltegiratu eta tratatzen dituen instalazio batek egiaztatu behar du biltegiratuta izan ditzakeen kantitateak Seveso aplikazioaren esparruan kokatu daitezke.
Araudi honen mende dauden enpresetan eganina du, araudi honen eraginpean ez egon arren hondakin arriskutsuak sortzen dituzten enpresetan beren prozesuen ondorioz.
Garrantzitsua ere da hondakinak kudeatzen dituzten enpresa jakin batzuentzat, Transferentzia-zentroentzat edo aurretik biltegiratzen dituzten tratamendu-instalazioentzat.
Eta hemen lehen galdera praktiko bat agertzen da: ez da soilik kontuan hartu behar enpresa batek une jakin batean fisikoki biltegiratuta duena, baita, bere baimenen arabera, bertan egon daitezke kopurua ere.

Ziurgabetasun analitikoaren aurreko oinarrizko kontua.
Ponentzian jorratutako erronka operatibo handienetako bat hondakin konplexuen edo nahaste industrial heterogeneoen fluxu jakin batzuen konposizio kimikoak ez zehaztea da. Ziurgabetasun analitiko horren aurrean, López Urionabarrenecheak kontun hartzeko-printzipioaren aplikazio zorrotza defendatu zuen:
-Hondakin bat arriskutsua den ala ez argi ez dagoenean, industriako arduradunek arriskutsuena balitz bezala sailkatu eta erregistratu behar dute, modu seguruan maneiatuko dela ziurtatzeko.
-Arau horrek legezko hutsune arriskutsuak saihesten ditu, eta istalazioak neurri gehigarriak hartzera behartzen ditu, hala nola:euste-neurri,pasiboak,aireztapen-sistemak,ihes-detektagailuak,bilteguratze-bateragarritasunak.Horrela,prozesua babestu eginten da ustekabeko erreakzio exotermikoen edo nahasketa bateraezinen aurrean, eta segurtasun-maila handiagoa lortzen da.
-Baina badago arazoaren bigarren alde bat: gainsailkapena.
Kategoria murriztaileena automatikoki aplikatzeak, itxuraz, hondakin jakin batzuk Seveso araudiaren mende geratzeari eragin dezake, haien benetako osaera aztertu ondoren, beharrezko arrisku-mailetara iristen ez direla egiaztu daiteke.
Saioan planteatutako adibidea, bereziki adierazgarria da: zenbait hondakin oliotsuk, hidrokarburuaren lohiak edo ur oliotsuak, hasiera batean Seveso sailkapen murriztzaile batera eraman HP ezaugarriak izan ditzakete. Kasu jakin batzuetan, baliteke kantitate nahiko murriztuak izatea erregulazio-atalasera iristeko.
Nola saihestu beharrezkoa ez den gehiegizko sailkapena?
hondakinak hobeto ezagutu behar dira. Berrikustu behar da; zirkunstantziarik zenbateko jakin batzuk afektazio-kalkulutik kanpoan uzteko. Ponentziaren dokumentazioak, adibidez, aurreikusitako baldintzak betetzen direnean dagokion atalasearen % 2tik beherako kopuruak baztertzeko aukera jasotzen du.
Gai arriskutsuak eduki dituzten ontzi hutsen egoera ere planteatu zen. Hondakin arriskutsutzat har daitezkeen arren, biltegiratze-baldintza zehatzenetan istripu larriren bat sortzeko gaitasuna dutela astertuz.
Baina bada oharkabean pasa daiteken beste kontu bat: enpresek ez dute arriskugarritasun-sailkapen batekin soilik lan egiten.
Praktikan, hainbat arau-esparru batera egon daitezke, hala nola Seveso, CLP, hondakinen legeria eta salgai arriskutsuen garraiorako ADR araudia. Bakoitzak irizpide desberdinak aplika ditzake; beraz, baliteke hondakin bat ikuspegi bakar batetik berrikustea nahikoa ez izatea.
Prebentzioa eskatzen duen gai tekniko bat
Txosten horrek agerian utzi zuen enpresa baten eguneroko kudeaketaren barruan bigarren mailakoak diruditen alderdiak ere berrikusi behar direla istripu larrien prebentzioan.
Hondakin bat behar bezala sailkatzea, baimendutako gehieneko kantitateak ezagutzea, HP ezaugarriak berrikustea, Seveso hondakinarekiko baliokidetasun posibleak egiaztatzea eta haren osaerari buruzko informazio nahikoa izatea arriskuaren prebentziozko kudeaketaren parte diren jarduerak dira. Horien artean, aipatzekoak dira portzentajezko presentzia-atalaseak (nahaste konplexuetan dauden substantzia arriskutsuak, % 2tik beherako gutxieneko proportzioan, normalean, istripu larririk eragin ezin izanaren ziurtasun teknikoa dutenak) eta bere garaian agente kimiko arriskutsuak izan zituzten ontzi eta araumail konplexu bat aplika daiteke hutsik dauden ontzietan.
Alexander López Urionabarrenechearen hitzaldiak gogorarazi zien bertaratutakoei bikaintasun industrialak kontrol zorrotza eta analitikoa eskatzen dueten istalazioetan uzten duten hondar-materialen gainean, baita bertan sartzen diren lehengai birjinen gainean ere.
Hemen satu ponetziaren aurkezpena ikusteko