Maier
Ajangiz
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako enpresa bat dago.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Maier S.Coop. Ajangizko (Bizkaia) Arabieta Industrialdean kokatutako industria-kooperatiba da, plastikozko pieza teknikoen fabrikazioan espezializatua, batez ere automobilgintzaren eta etxetresna elektrikoen sektorerako. Enpresa Mondragon Taldekoa da, eta erreferentea da material plastikoen eraldaketan, prozesu aurreratuen bidez; hala nola injekzioa, kromatua, pintura eta muntaia.
Berrikuntzarekin, kalitatearekin eta jasangarritasunarekin konprometituta, Maierrek ingurumen- eta segurtasun-irizpideak integratzen ditu bere ekoizpenaren fase guztietan. Haren instalazioak 840/2015 Errege Dekretuaren mende daude; dekretu horrek substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei datxzkien arriskuen kontrola arautzen du. Enpresak osatu du araudiak eskatzen duen dokumentazio eta plangintza guztia, eta aktiboki lankidetzan aritzen da agintariekin bere ingurunearen eta langileen babesa bermatzeko.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/07/18an izan zen.
Autobabes-neurriak
Maierrek Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana ditu.
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak
- Babestu arnasbideak zapi edo trapuekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta konfinatu. Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Babes-neurriak dituzte eta bete egin behar dituzte.
- Erabili telefonoa beharrezkoa bada soilik.
- Informatu zaitez tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Maierren industria-eragiketek hainbat substantzia arriskutsu erabiltzea eta biltegiratzea dakarte; besteak beste, azido kromikoa, nikel kloruroa, disoluzio amoniakala, disolbatzaileak, etab. Horien ihesak kalteak eragin ditzake pertsonengan, ondasunetan edo ingurumenean, duten arriskugarritasuna dela eta (osasunerako eta ingurumenerako toxikoak, sukoiak eta erregarriak).
Kanpo Larrialdietarako Planak (KLP) honako segurtasun-eremu hauek aurreikusten ditu azaldutako eszenatokirako
Suak hartzea produktu sukoien biltegian disolbatzaile-bidoi bat apurtzeagati.
- Esku-hartze eremua (ZI): Fokuaren jatorritik 29 metroko erradioa.
- Alerta-eremua (ZA): Fokuaren jatorritik 35 metroko erradioa.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdi Plana aktibatzea.
SOS DEIAKi berehalako jakinarazpena, intzidentzia-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina adieraziz.
Integrazio operatiboa suhiltzaile, polizia eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Megafonia, sare sozialak, tokiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa.
Plastikozko osagai teknikoen fabrikazioa industria-aplikazioetarako, bereziki automobilgintzan.
Azido kromikoa, nikel kloruroa, disoluzio amoniakala, disolbatzaile sukoiak…
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.
Maier euskal industria-ekosistemaren parte da; kalitatezko enplegua, ekoizpen-prozesuen berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzen ditu, produktu kimikoen kudeaketa seguru eta arduratsuaren bidez.
ISO 9001 (Kalitatea), ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 45001 (Laneko segurtasuna eta osasuna).