Gobernu Kontseiluak bultzada handia eman nahi izan dio larrialdi kimokoko kanpo planak dituzten udalerrietan bizi diren bizilagunen segurtasunari.
AVEQ-KIMIKArekin eta SEVESO istripu larrien zuzendaritzan parte hartzen duten enpresa kimikoen buruekin hitzartutako akordioaren bidez, arrisku kimikoaren inguruko kontzientziazio kanpainak abian jarri dira, eta baita Herritarrentzako Abisu Akustikoen Sistemaren mantenurako eta jarraipen teknikorako ere (abisu sirenak).
Hein berean, AVEQ-KIMIKA izango da, inplikatutako enpresen ordez, eskaintzen kudeaketa eta sistemaren mantenu zerbitzuen kontratazioa gain hartuko duena.
Hauek dira sirenak eta megafonia finkoa erabilgarri dituzten euskal udalerriak: Santurtzi, Muskiz, Zierbena, Abanto eta Zierbena, Hernani eta Lantaron.
Iturria: Irekia