Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Larrialdiak Kudeatzeko Legea onartu eta argitaratu du

Lege-testuak herritarrek informazioa jasotzeko eta babes zibileko planak prestatzen parte hartzeko dituzten eskubideak jasotzen ditu.
Gaur, EHAAk Euskadiko Larrialdien Kudeaketari buruzko Legea argitaratu du. Testu eguneratu horren helburua da «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek larrialdien prebentzioan eta kudeaketan egiten dituzten jarduketak antolatzea eta koordinatzea».
Legeak identifikatzen ditu bai segurtasunaren eta prebentzioaren arloko jarduketen ardura duten erakundeak, bai herritarrek arlo horretan dituzten eskubideak eta betebeharrak.
Herritarrei aitortzen zaizkien eskubideen artean dago «eragin diezazkieketen arrisku kolektibo larriei eta haiei aurre egiteko aurreikusitako jarduketei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea».
Eskubide hori bermatzeko, legeak hainbat neurri aurreikusten ditu, besteak beste, arrisku-eremuen mapak egitea, zaurgarritasun-maila ebaluatzea eta herritarrek zuzenean eragiten dieten babes zibileko eta larrialdietako planak prestatzeko prozesuan parte hartzea.

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.