Larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditugu Euskadin ekainaren 9, 12 eta 13an

Seihileko bakoitzean bezala, inguruko biztanleak Euskadiko industria kimikoaren larrialdi-alerten soinuekin ohitzeko, AVEQ-KIMIKAk, SOS Deiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, ekainaren 9, 12 eta 13an larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloari heltzen dio berriro. Eragindako EAEko 8 herriak honako hauek izango dira: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi, Portugalete eta Lantaron.

Proba tekniko bat da, gure industrien errutina seguru eta konstante baten parte dena, beraz, lasai egon alarma entzuten baduzu. Ariketa hauek helburu argia dute: inguruko bizilagunak larrialdi kimiko bat identifikatzen laguntzen duen soinu bereizgarri horrekin ohitzea eta segurtasun-protokoloak ondo funtzionatzen duela egiaztatzea.

Seguridad KIMIKAko webgunean (seguridadkimika.datamcx.com/) eta gure sare sozialetan askotariko artikuluak dituzu, larrialdi kimikoko egoera bati aurre egiteko jakin behar duzun informazio guztiarekin. Besteak beste, Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi eta Lantaron udalerrietan entzungo den larrialdi kimikoko sirenaren soinua erakusten dizugu artikulu honetan.

Hauek dira 2023ko ekainaren aktibazio ordutegiak:

Ekainak 9, ostirala: Hernani. 10:00etan

Ekainak 12, astelehena:

– Muskiz, Abanto – Zierbena. 10:00etan

– Santurtzi, Zierbena. 11:00etan.

– Punta Luzero. 11:30ean.

Ekainak 13, asteartea: Lantaron. 11:00etan

Ezagutu larrialdi kimikoa gertatuz gero sirenek nola joko duten. Alerta sirena baten bitartez iragarriko da; minutu bateko iraupena izango duten hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isilunea tarteko dutela. Alertaren amaiera 30 segundo iraungo duen sirena-seinale jarraitu bidez iragarriko da.

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.