Larrialdi kimikoa
Proiektuari edo informazio-edukiari buruzko zalantza orokorrik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke inprimaki honen bidez.
ARRISKU MAILA: handia
ARRISKU MAILA: handia
ARRISKU MAILA: handia
ARRISKU MAILA: handia
ARRISKU MAILA: handia
ARRISKU MAILA: handia
ZER EGIN
- Babestu arnasbideak zapi edo trapuen bidez.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta konfinatu zaitez. Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Adingaberik baduzu zure kargura, ez joan ikastetxera edo prestakuntza/unibertsitate-zentrora haien bila. Babes-neurriak dituzte eta bete egin behar dituzte.
- Erabili telefonoa behar-beharrezkoa bada bakarrik.
- Informatu zaitez tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Ohiko galderak
Produktu kimikoekiko esposizio-arrisku baten aurrean, funtsezkoa da azkar jokatzea eta gomendio hauek jarraitzea:
- Urrundu esposizio-iturritik ahalik eta lasterren, betiere horrek arrisku handiagoa dakarren bitartean.
- Saihestu kosntaktu zuzena: ez ukitu isuritako substantziarik eta ez arnastu susmagarria den lurrunik.
- Garbitu berehala ur eta xaboi ugarirekin, azalarekin kontakturik egon bada. Kendu kutsatutako arropa kontu handiz, eta saihestu gorputzeko beste eremu batzuek arropa horrekin kontaktua izatea.
- Begiekin kontaktua egon bada, garbitu ur garbiz gutxienez 15 minutuz, igurtzi gabe.
- Produktu kimikoa arnastu bada, bilatu aire garbia eta egon atseden hartzen. Ez erre eta ez egin ahalegin fisikorik.
- Deitu 112ra edo joan hurbilen dagoen osasun-zentrora, esposizio mota, inplikatutako produktu kimikoa (ezagutzen bada) eta kaltetutako pertsonak dituen sintomak argi adieraziz.
- Ez irentsi elikagairik, edaririk edo sendagairik, osasun-profesional batek horrela adierazi ezean.
- Produktuaren ontzia edo etiketa eskura baduzu, eraman zurekin, identifikazioa eta tratamendu egokia errazteko.
Edozein kasutan, azkar jokatzea eta larrialdi-zerbitzuen adierazpenak jarraitzea erabakigarria izan daiteke osasun-ondorioak minimizatzeko.
Produktu kimikoak dituen instalazio batean sute bat gertatuz gero, funtsezkoa da behar bezala babestea, kea eta inplikatutako substantziak oso toxikoak edo sukoiak izan baitantzezke. Jarraitu gomendio hauek:
- Babestu zaitez leku itxi batean, hobekiago hurbilen dagoen eraikinaren barruko gela batean. Ez geratu aire librean, kea kaltegarria izan baitaiteke distantzia batera ere.
- Itxi ateak, leihoak, aireztapen-ritxikak eta pertsianak, kea edo gasak sar ez daitezen.
- Zigilatu zirrikituak zinta itsasgarriarekin, toalla hezeekin edo kanpoko airea sartzea eragotziko duen beste edozein materialekin.
- Ez erabili aireztapen-sistemarik, berogailurik edo kanpoko airearekin lotura duten aire girotuko gailurik.
- Urrundu leihoetatik, beroaren ondorioz edo leherketa baten ondorioz hautsi baitantzezke.
- Sintonizatu irratia edo kontsultatu kanal ofizialak (adibidez, @112_SOSDeiak Twitterren) informazioa jasotzeko eta noiz irten daitekeen segurtasunez jakiteko.
- Ez irten kalera agintariek adierazi arte.
Kanpoan egonez gero:
- Urrundu azkar haizearekiko norabide perpendikularrean.
- Estali sudurra eta ahoa trapu heze batekin, kea edo gasak arnastea saihesteko.
- Ez bilatu babesik ibilgailuetan, ez baitute behar besteko babesik ematen; sartu eraikin sendo batean ahalik eta lasterren.
Zure segurtasuna, neurri handi batean, azkar eta lasai jokatzearen eta agintarien adierazpenak jarraitzearen mende dago.