Repsol Butano
Santurtzi
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako bi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Repsol Butano, S.A.k industria-planta bat kudeatzen du Santurtzin (Bizkaia), petrolio-gas likidotuak (PGL) —nagusiki butanoa eta propanoa— jaso, biltegiratu, iragazi, ontziratu eta banatzeko. Instalazio hori funtsezko gunea da Euskadiko eta inguruetako energia-horniduran, eta etxeko zein industriako kontsumitzaileak hornitzen ditu.
Plantaren jarduera 840/2015 Errege Dekretuak arautzen du; araudi horrek substantzia arriskutsuak tarteko diren istripu larriak prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak ezartzen ditu. Repsol Butanoren ezaugarri nagusia segurtasuna kudeatzeko sistema aurreratuak, prozesu kritikoen automatizazioa eta arriskuen prebentziorako protokolo espezifikoak integratzea da. Pertsonen segurtasunarekin, ingurumen-babesarekin eta energia-eraginkortasunarekin duen konpromisoari esker, erreferentziazko instalazio bihurtu da Espainiako PGL sektorean.
Instalazioaren azken ikuskapen data: 2025eko azaroaren 4an.
Autobabes-neurriak
Larrialdi kasuan herritarrentzako jarraibideak:
Repsol Butanok indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte.
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- IJarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Repsol Butanoren instalazioetan produktu sukoiak eta ingurumenerako arriskutsuak manipulatzen dira, hala nola butanoa, propanoa edo etilmerkaptanoa.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:
Hodei sukoiaren barreiatzea, propano-tangaren irteera-linearen erabateko hausturagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 460 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Ez da zehazten fenomeno arriskutsu mota honetarako.
Sutea plantan, propano-tangaren irteera-linearen erabateko hausturagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 223 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 254 metroko erradioan.
Leherketa plantan, propano-tangaren irteera-linearen erabateko hausturagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 361 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 679 metroko erradioan.
BLEVE bidezko su-bola PGL zisterna-kamioian (likido presurizatu eta berotua bat-batean hedatzeak eragindako leherketa).
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 461 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 600 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.
SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.
Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.
PGL (butanoa eta propanoa) ontziratzea, biltegiratzea eta banatzea.
Butanoa, propanoa eta etilmerkaptanoa.
Repsol Butanok inguruko milaka etxebizitza, enpresa eta landa-eremuren energia-hornidura bermatzen du, alternatiba energetiko malgu eta segurua den aldetik. Haren jarduerak tokiko garapen ekonomikoa sustatzen du; halaber, energia-eredu arduratsua eta jasangarritasunerako trantsizioa bultzatzen ditu.
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.